10 febrero 2011

Oharra ETB.

EAJ-PNVk EITBren Administrazio Kontseiluko presidenteari zuzendutako kexa formala aurkeztu du ETBk aniztasun informatiboarekiko duen konpromiso eta derrigorrari huts egiten diolakoan.

Kontseiluko Presidenteari zuzendutako eskutitzean, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere harridura azaltzen du ETBk atzokoan, otsailaren 8an, asteartea, Teleberrian SORTU alderdi politiko berriaren inguruan eman zuen informazioaren objetibotasunik eta aniztasunarekiko errespeturik ezaren aurrean.

Gure iritziz, informatibo hau izan da aniztasunik ezari eginiko gorazarrea. Lehenengo eta behin, erantzunei albisteari baino garrantzi handiagoa ematen zaielako. Bigarrenik, ez delako alderdi abertzale bakar baten adierazpenik ematen: EAJ, Aralar, EA, Hamaikabat edo Alternatiba. ETBk ez die ahotsa ematen euskal gizartearen zati handie na ordezkatzen duten alderdiei. Puntu honetan ondo ezarri nahi dugu egun horretan bertan Josu Erkorekak, Iñaki Azkunak eta Iñigo Urkulluk adierazpen publikoak egin zituztela albiste garrantzitsu honen inguruan; eta bitxia bada ere, TVEk bai eman zituen ETB emititu nahi izan ez zituen adierazpenak.

EAJ-PNVk eskatu nahi du Administrazio Kontseiluak egoki jotzen dituen neurriak albait arinen har ditzala ETBk behin betiko alde batera utz dezan aniztasunik eta objetibotasunik gabeko jarrera. Jarrera honen adibide hau harriduraz ikusi dugu, baina aitortzen dugu euskal telebista publikoaren ezaugarri bilakatu dela. EITB sortzeko Legeak eta Eusko Legebiltzarrean erdietsitako akordioek EITB behartzen dute informazio anitza eta euskal alderdi politikoek euskal gizartean duten ordezkaritzaren araberakoa ematera, eta agindu hau behin eta berriz urratua izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario