28 enero 2011

Atxondoko EAJ-PNVk ANVren alkateak AHTren inguruan darabilen gezurra salatu du.

Atxondoko EAJ-PNVren Uri Batzarrak "David Cobos ANVren alkateak eta bere udal taldeak AHTren inguruan mantentzen duten jarrera eta engainua" salatzen du "beren jarrerarekin trenaren trazatua Atxondoko auzolagunentzako kaltegarriena izatea lortuko dute".
Jeltzaleek gogoratu dutenez "ADIF erakundeak hasierako trazatua aurkeztu zuen eta horretarako ingurumen-inpaktuaren azterketa egin zuen, honek Apatamonasterioko herrigunea ere eragiten duela. EAJ-PNVk eginiko eskarien ostean ADIFekin desbideratzea adostu zen eta trazatua herrigunetik aldentzen duena".

"Baina, puntu honetan eta trena igaro ez delako gezurraren azpian, gobernu taldeak oztopoak baino ez ditu jartzen ADIF erakundearekin kolaboratu gabe; honek berarekin dakar azkenean herriarentzako ibilbide mingarriena egitea" azaldu du Atxondoko EAJ-PNVk .

Amaitzeko adierazi dutenez "Udal aurrekontuko 12.000 euroko kopurua inbertitu da AHTren kontrako ekintzetan, ANVren zinegotzi baten familiaren lurretatik tunelaren irteera ateratzen saiatzeko. Ezin da herria engainatu eta Plan Orokorrerako Zirriborroa aurkeztu eta azpiegitura hau aurreikusi gabe,eta gainean dugula kontuan hartu gabe. Interes orokorra eta partikularra nahastu egiten dira, ANVren gobernu honen jardueran eman diren bestelako kasu batzuetan bezala".

No hay comentarios:

Publicar un comentario