26 enero 2011

2010eko Sabino Arana Sariak





Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sariek, hogeita batgarren aldia duten honetan, pertsona eta gizalde hauek nabarmenduko dituzte: Frank Gehry arkitektoa, Virginia Berasategi triatleta, Iberdrola energia-konpainia, Helena Taberna zine-zuzendaria, Gureak Taldea eta Pedro Miguel Etxenike zientzialaria eta euskaltzalea. Argindar-konpainiaren izenean saria bertako presidente Ignacio Sánchez Galánek jasoko du, eta Gureak Taldearenean, Iñaki Alkorta zuzendari nagusiak.

Bilboko Arriaga antzokian, urtarril honen 30ean, eguerdiko 12:00etan hasita, egingo den kultur jaialdi horretan Euskadiko instituzioen ordezkaritza garrantzitsua eta ekonomia, gizarte, kultura, politika eta kirol arloetako zenbait pertsona nabarmen egongo dira.

Ekitaldia Anne Igartiburu aurkezle eta aktoreak arteztuko du eta musika-emanaldia Demodé Quartet taldearen eskutik etorriko da.


SARTZEA LIBRE

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada