10 noviembre 2009

ENrekin izango den bilerak ematen dit Zapateroren hitzek baino itxaropen handiagoa.

Iñigo Urkulu EAJ-PNVren EBBren lehendakariak baieztatu duenez, itxaropen handiagoa sortzen dio Alakranako senideek Angel Juanes Entzutegi Nazionaleko presidentearekin izango duten bilerak, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko Presidenteak esandako hitzek baino. Azken honek atzokoan esan zuen Alakranaren bahiketaren ingurukoa "bideratuta" zegoela. Halaber, Urkulluk salatu egin du Somaliarekin estradizio hitzarmenik izan gabe, pirata bi atxilotzearekin "gobernuak erakutsi duen aurreikuspenik eza".

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan Urkulluk adierazi duenez "zaila da sinesten, gauden egoeran egotea, bahiketak 40 egun daramalarik". Gaineratu duenez "negoziaketan antzeman diren zailtasun guztiak ikusirik, senideek Entzutegi Nazionalaren presidentearekin izango duten bileran esango denaren zain nago, Espainiar gobernuko presidenteak esango duenararen gainetik".

Entzutegi Nazionalak familiek Madrilen dauden piratak estraditatzeko egin duten eskariari erantzuna emango ote dion ez dakiela esan ondoen, harrituta dagoela adierazi du "Gobernuak eta Estatuko botereek erakutsi duten aurreikuspenik eza honengatik, batez ere euskal itsasontziei ez ezik Frantzia moduko bestelako herrialdeetako itsasontziei gertatu zaiena kontuan harturik".

No hay comentarios:

Publicar un comentario