03 noviembre 2009

EAJ-PNVren esanetan “gehiegikeria” da aurreko Jaurlaritzak ikasgeletan “dotrina abertzalea” ezarri zuela baieztatzea

Arantza Aurrekoetxea Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak "ahozko gehiegikeriatzat" jo du Isabel Celaá Hezkuntza Sailburuak aurreko Eusko Jaurlaritzari ikasgeletan "dotrina abertzalea" ezarri izana egoztea. Lopezen Gobernuak Ibarretxeren Exekutiboari oraindik ere oposizioa egiten diola baieztatu ondoren, Celaári eskatu dio elkarrizketarako jarrera bakezalea izan dezala.

Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, euskarari ez diote onik egingo "neurriz kanpoko jarrerek eta botatzen diren halako adierazpenek, bilatzen omen duten euskaldunen sentipenak biltzearen kontrakoa lortzen baitute".

"Atzokoak moduko adierazpenak eta komunikazioak lekuz kanpo daude. Gatazka eta krispazioa baino ez dute sortarazten, haserrea eragiten dute gizarteko sektore handitan" gaineratu du. Azpimarratu duenez "hezkuntza eta hizkuntza esparruetan, euskarak eta hezkuntzak beharrezko dituzte elkarrizketarako eta bakerako jarrerak, hau da, atzokoan entzun genuenaren kontrakoak".

No hay comentarios:

Publicar un comentario