13 julio 2009

Euskaltegiei bideratutako diru-laguntzen igoera Eusko legebiltzarrak onartu zuen aurreko Legealdian

Leire Corrales Goti, EAJren legebiltzarkideak, salatu egin du, "López Gobernuak bere buruari meritu guztiak egozten ahalegintzen ari dela, euskaltegien kostu osoaren %75a diruz lagunduko duela komunikabideen aurrean iragarri duenean". Blanca Urgell, Kultura Sailburuak eta, Ramón Etxezarreta, Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak jakinarazi zuten bezala, "aurreko deialdian diru-laguntzek kostu osoaren %59a soilik osatzen zuten eta, oraingo deialdian, berriz, kostu osoaren %75a osatzen dute".

Legebiltzarkide jeltzaleak ñabartu du, "aurreko Eusko Jaurlaritzak aurrekontu partida hau onartu zuela eta egungo Gobernua egiten ari den gauza bakarra zera dela: lehenagokoek aurretiaz ezarritako eta landutako proiektuak martxan jarri". Horregatik, Corralesek aitortu bezala, "Lopez Gobernuak berea ez dena lan propiotzat saltzen du eta horrek erakusten digu berorren gobernua edukiz hutsik dagoela".

Amaitzeko, Corralesek onartzen du, "arestian esandakoa ez dela oztopo albistea pozaz hartzeko". Are gehiago, "berria baikor hartzen dugu, hizkuntzaren ezagutza saritzen duen edozein neurri, euskararen normalizazio eta erabilpenaren mesederako besterik ez delako", gehitu du.