15 julio 2009

EAJ-PNVk EUSKADI IRRATIKO UDAL POLITIKARI BURUZKO IRRATSAIO TARTE BATEN EZABAKETAZ GALDETZEN DU

“Dena prest zegoen irrati saio hau uztailaren 10ean bere ibilbidea hasteko “Faktoria” programaren barruan eta azken unean bertan behera uztea erabaki da”, adierazi du

Luke Uribe Etxebarria, EAJ-PNVko Legebiltzarkideak azaldu bezala, “Euskadi Irratiak udal politikari tarte berezia eskaini nahi zion urte honetako uztaila eta abuztuan”. Horrela, “tarte hori ostiraletan izatea aurreikusita zuten, goizeko 8.30etatik 9.30etara, Euskadi Irratiko “Faktoria” programaren barruan”, zehaztu du. Legebiltzarkide jeltzaleak bere harridura erakutsi du, “dena prest omen zegoen irratsaio hau bere ibilbidea uztailaren 10ean hasteko eta azken unean bertan behera uztea erabaki baita”.

Uribe-Etxebarriak gogora ekarri nahi du gainera, “2007ko urriaren 31an, EITBren Legebiltzar Kontrolerako Batzordeak, EITBren 2002-2005 aldirako kontratu-programari buruzko ebazpen bat onartu zuela” Ebazpen horren 9.puntuari jarraiki, EITBri zera eskatzen zaio: “jarrai dadila ahalegina egiten Euskal herritarrei instituzio eta administrazioen jarduera, eztabaida eta erabakien berri emateko, herritarren interesa eta parte-hartzea eta horiekiko hurbiltasuna sustatuko duten formatuak erabiliz”, gogoratu du EAJ-PNVren legebiltzarkideak. Aipatu irratsaio tarteak, Bermeo, Zumarraga, Aramaio, Zumaia, Elgeta eta Berriozabalgo alkateen txandakako parte hartzea aurreikusten zuen.

EAJ-PNVk bere kexa agertzen du irratsaio tarte honen ezabaketaren aurrean eta Alberto Surio, EITBko Zuzendari Nagusiari galdetzen dio: . Zentzu horretan, Uribe-Etxebarria legebiltzarkideak galdetzen dio: “zergatik horren premiaz hartu da erabaki hori azken unean, uztailaren 7an, hiru egun geroago abian jartzeko dena prest zegoenean?”. Azkenik, etorkizunari begira horrelako saiorik martxan jartzeko asmorik ote duen ere galdetu dio legebiltzarkide jeltzaleak: “udal politikari buruz epe labur edo ertainean saio berezi bat eskaintzeko asmoa ote du EITBk?”.