13 noviembre 2011




Intervención Josu Erkoreka-ren hitzaldia (Bermeo)

Madrileko Senadore eta Diputatuok kostera barria hasteko gagoz. Madrileko kosterea.
Lau urterik lau urtera kostera barria hastea tokaten da Madrilen.

Kosterea, bardina da alderdi politiko guztientzako. Baina danak ez dabe bardin erantzuten.

Gu, EAJeltzaleko diputatu eta senadoreak, beti ibili izan gara eta gabilz Madrilera. Beti. Kosterea hasten danerako goaz Madrilera. Guretzat, inoiz be ez dago farol gorririk. Gure señeroak ez dau ulertzen besterik beharra eta beharra baino; Madrilera ta Madrilera baino.

Alderdi espainolak be, PP eta PSOE, badoaz Madrilera. Baina gauza bitan aldentzen dira gugandik:

a) Lehenengokoa: Madrilera joan bai, baina sarri askotan bertan geratzen dira. Madril Euskadi baino gehiago gustatzen jakelako. Gu ez. Gu be joaten gara, baina beti gatoz bueltan portua. Beti gatoz bueltan Euskadira. Gure beharra han egon arren, bihotza hemen dagoelako.
b) Bigarrena: horreenak marije bako kosterak dire beti. Horrek ez doaz Madrilera Euskadiri gauzek ekarteko, Espainia goratuteko baino. Horreek ez dabe ulertzen Euskadirik, Espainia baino

Gero ezker abertzalekoak datoz. Honeentzat, orain arte, ez da egon Madrileko kosterarik. Beti Etxegune. Bina etxegunetan, ondo baino hobeto dakizue hay, ez dago partilerik. Etxegunetan, ez dago partilerik. Ezker abertzalearena be marije bako politikea da.

Hemen marijie daukon politika bakarra Eusko Alderdi Jeltzalearena da. Astien-astien Madrilera juten ibili gara azken lau urteetan gero, etxera bueltan marijiegaz etorteko. Marije bako politikiea ez dalako politikea.

Azkeneko kanpaina ona izan da. Ederra. Bodegie be ganez eginda ekarri dogu Madriletik. Eta marijie be itsosupetekue. Baina ez guretzat. Gure kosterako marijie ez da guretzat. Euskadirentzat baino.

Eta pozik gagoz. Harro. Hurrengoan be partila ederra egiteko itsaropenagaz. Baina antzineko bokartetan gertatzen zanez, tope bat lortu arren, beste tope bat gura dogu. Euskadik gehiago gura daualako eta euskaldunok gehiago merezi dogulako.

Kanpaina elektorala laburra da. Haste bikoa bakarrik. Horregaitik eskatzen deutsagu jendeari kanpainean zehar lau urte atzera eta lau urte aurrera begiratzeko. Lau urte atzera begiratu eta ikusi nork zer egin dauen eta nok ez dauen ezebe egin.

Arrantzaleen interesak geuk defendatu doguz Madrilen. Geuk bakarrik. Bokartan egoerea. Berdelarena. Afrikako atuneruen seguridadie be bai. Geu ez bagagoz inork be ez daualako egiten.

Hamazortzi transferentzi barri ekarri doguz.

Eta gauza bat esango deutsuet: Patxi Lopezek ez dau ezer lagundu horreek ekarteko. Geuk lortu doguz. Geuk bakarrik. Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu dauz. Bueno, Patxi Lópezek zeozer lagundu dau… ixilik egon da. Eta ixilik egotee be ez pentsa ondo egiten dauenik eh..

Gernikako Estatutoa be bete-eragin deutsiegu. Eta horregaz, Euskadi hazi egin da. Gaur Euskadi, orain laur urte baino Euskadi gehiago da. Indartsuagoa.

Dirue be lortu dogu. Inbertsino asko Euskadirako.
Azken lau urteetan, 1.265 miloi euro lortu doguz.
Honek esan nahi du miloi bat egun bakoitzeko.
Miloi bat Madrilen hartu eta Euskadira ekarri.
Han hartu eta hona ekarri. Hori bai partila ederra!!

Orain etxean gagoz baina laster hasiko da barriro kosterie. Eta gure señeroak, beti lez, Madrilera joan behar garala dino barriro. Beharrean.
Horregatik elkartu gara gaur hemen. Zeuei esateko, gu listo gauzela Madrilera osterabe joateko. Euskadi aurrera aterateko. Geure aberria askatzeko

Gure programea idatzita dago. Hemen dago.
“Euskadiren alde” dauka titulua.
Hemen daukat. Leku guztietara daroat neugaz. Euskadin eta Euskadirentzat eginda dagoen programa bakarra dalako. Bakarra.
Aurrera egiteko programa da...

Gogoz gaude erronka berriei aurre egiteko.
Lau erronka markatu ditugu. Eta hauei aurre egingo diegu.
Hasteko eta behin enplegua.
Hazkunde jasangarria eta iraunkorra.
Benetako politika ekonomiko bat. Enplegua sortuko duena.
Gaur egun ez dagoena, ez Espainian eta are gutxiago ere hemen Euskadin.

Bigarrena. Euskadiren interesak defendatu.
Zergatik? Zentralismo berri baten usainean gaudelako.

Vamos a defender los intereses de Euskadi en Madrid.
¿Por qué?
Porque hay una clara estrategia recentralizadora en el Estado.
Antes el bipartidismo del PP y del PSOE era solo bipartidismo. Ahora es algo más.
Ahora comparten una estrategia.
Ahora cuestionan la ley electoral.
Cuestionan las Diputaciones.
Cuestionan las competencias de las Comunidades Autónomas.
El PSOE y el PP van a cuestionar el autogobierno vasco.
Van a cuestionar nuestras competencias.
Van a cuestionar nuestro futuro.
Lo van a hacer con la excusa de la crisis.
Lo van a hacer.
El Partido Nacionalista Vasco no lo va a permitir.
El voto PNV es el voto a la defensa de los intereses de Euskadi.
Euskadi no puede aceptar ser arrastrada por España a la intervención, el rescate y la quiebra.
Nosotros votamos por Euskadi.
Por el futuro de Euskadi.

Hirugarrena. Autogobernua ongizatea da.
Autogobernu gehiago nahi dugu guztion ongizatea bermatzeko eta hobetzeko.

Eta laugarrena, bakea eta normalizazio politikoa bultzatu.
Gure ametsa elkarbizitza da. Gure ametsa eta gure betebeharra.
Guztiona, guzion artean lortu beharrekoa.

Honexek dira Euskadik daukozan zereginek.
Horreei aurpegi emoteko eskatzen deutsuegu botoa.
Euskadiren aldeko botoa.
Orain arte Euskadik guztiak gainditu dauz.
Orain be lortuko dauz. Bai horixe.
Kostera luzea daukatu aurretik. Lau urteko Baina zuen indarragaz kostera ona izango da. Partila onekoa.

Dana dala, kontraesan bategaz amaitu behar dot gaur.
Orain urte bi, 2009ko azaroan, poztasun handia bizi gendun. Politikan nabilenetik pozik handienetakoa.
Poz handia izan zan, bai. Baina orain ez neuke gura osterabe horrelako pozik bizi.
Azaroaren 17an, 47 egun gogorren ondoren, Alakrana libre itxi eben.
Alakranaren askatasuna gure askatasuna da.

Gora Euskadi Askatuta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario