12 noviembre 2010

Urkulluk Bruselan eskatu du bakerako laguntasuna, prozesua baldintza onetan hasten bada.



EAJren EBBren lehendakariak terrorismoak eragindako biktimak gogoratzeko eguna dela aprobetxatu du , Bruselan Europar Batzordeko Barne Gaietarako Komisarioarekin elkarrizketa mantentzeko. Iñigo Urkulluk europar laguntza multzoak eskatu ditu Euskadirako, Irlandarako “ Peace” izenburupean eman zirenak modukoak eta “horretarako baldintzak ematen direnerako ”. Laguntasun hauen barruan daude biktimentzako arreta sendotzeko eta bakean hezteko programak, eta terrorismo delituetara lotutako delitugileak errehabilitatzeko programak.

Iñigo Urkulluk ordu bete luzean jardun izan du Cecilia Malsmtröm Batzordearen barruan europar gaietarako arduraduna den komisarioarekin. EBBren lehendakariak azpimarratu duenez, egiten duen eskari hau “baldintzak ematen diren unerako ” ulertu behar da eta horrekin aipatu nahi izan du bortxakeria behin betiko amaitzen den momentua. Orduan- azaldu du Urkulluk- euskal erakundeek “ Ipar Irlandan bizi izan zen esperientzian oinarritutako eta Europar Batasunetik abiatutako laguntasun, babes eta neurriak eskatu ahal izango dituzte ” .

Urkulluk azpimarratu duenez egoera bakoitzak ditu bere berezitasunak eta Ulster alderako “ Peace” programaren aldetik finantzatu diren jardueretan daude terrorismoak eragindako biktimei arreta emateko neurrien hobetzea “eta hori bereziki egokia da oroimenaren eguna den honetan aipatzea ”, bakerako heztearekin erlazionatutako jarduerak eta delitu horiengatik askatasunik gabe dauden pertsonen errehabilitatzea eta gizarteratzea ahalbidetzeko neurriak, hauekin espetxe politikaren markoan aurrera pausuak eginik” .

EBBren lehendakariak Malmström komisarioarengandik jaso duen harrera ona eskertu du eta “europar agintariak euskal politikaren oraingo egoeraren inguruan eta azken urteotako garapenaren gainean duen ezagutza handi eta zehatza “ azpimarratu nahi izan du. Iñigo Urkulluk gaineratu duenez , Bruselara egin duen bisita honekin “ Europar hauteskundeetara eraman genituen egitasmo eta konpromisoak betetzen ditugu. Europa bakezko esparrua dela defendatzen dugu. Euskal herriari eragiten dion terrorismoa europar fenomenoa ere bada. Europak egitasmoak baditu honelako bake prozesuak laguntzeko ”

Urkulluk kazetariek egindako galderei erantzun die ez dituela partekatzen Felipe Gonzalez espainiar presidente ohiak ETAren kontra egin zen “ gerra zikinaz “ egin dituen adierazpenen atzean dauden oinarri etikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario