25 noviembre 2010


EAJren EBBk emakumearen aurkako indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Egunean egiten duen adierazpena.


Emakumearen kontrako indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Eguna den honetan, Euzko Alderdi Jeltzalearen aldetik, emakumeenganako tratu txarrak salatzeko mantentzen dugun konpromiso eraginkorra adierazi nahi dugu, eta egun hau aldarrikatzeko eta aintzat hartzeko eguna izatea nahi dugu.

Lehenengo eta behin, hurbilekoena dena aintzat hartu nahi dugu, gizarte kultura batek eragindako jarreren ondorioak pairatzen dituen emakumearen mina alegia; kultura hau laidotua delako ikusiezin bihurtu den arren, izan bada eta gure ardurakoa da.

Aintzat hartu behar dugu tratu txarrak eta genero bortxakeria ez direla arazo pribatu bat, baizik eta duintasun sozialeko gaia; eta ikuspuntu horretatik aldarrikatu behar dugu erakundeen eskuetan jarri den egiteko garrantzitsua, hau da, salaketa egitea, kontrolatzea eta desagerrarazteko ekimena.

Aintzat hartu behar dugu hezkuntzak duen egitekoa emakumeen bizitzak eteten eta giza egitasmoak ezabatzen dituen gaitza prebenitzeko, antzemateko eta errotik kentzeko. Emakume eta gizon guztiok izan behar dugu beharrezko hezitzaile eta pertsona guztien baloreen begirunean heziak izan behar dugu, bata ala bestea izanik pertsonen generoa.

Aintzat hartu behar dugu, duintasunaren eta emakumearen berdintasuna aldarrikatzen duten hainbat elkarteren lana, lan hau ez baita behar den neurrian baloratzen. Elkarte hauek izan behar dira berdintasunaren eta justiziaren aldeko bultzatzaile; era berean, erakundeen laguntzaile izana behar dira emakumeek emakume izateagatik pairatzen duen sufrimendua ekiditeko orduan.

Aintzat hartu behar dugu mundu zibilizatu deitzen dugun hau, zibilizatua izango dela emakumeak zuzenbidezko subjektuak ez ezik izatezko subjektuak ere izatera iristen direnean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario