22 septiembre 2010


XXXIV. Alderdi Eguna “Euskadi sasi guztien gainetik´ goiburupean.

Belén Greaves EAJ-PNVren EBBren Idazkariak gaur goizean aurkeztu du Sabin Etxean igandean, irailak 26, Gasteizko aireportu ondoko Foronda zelaietan ospatzekoa den XXXIV. Alderdi Eguna. Goiburu honek "hurrengo hilabeteotan gizarte gisa izango ditugun erronken aurrean dugun konpromisoa eta apustua adierazi nahi du", azaldu du Greavesek.

Goiburu honek "gure konpromisoa eta gizarte gisa datorren hilabeteotan ditugun erronken aurreko apustua adierazten du", esan du Greavesek. "Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoa Euskadi lehenestea da, hau da, Euskadiko herritarren interesak, bestelakoen interesen gainetik. Goiburu honek ere Euzko Alderdi Jeltzaleak dauden erronka guztiei aurre egiteko mantentzen duen jarrera adierazi nahi du. Honekin esan nahi dugu krisi ekonomikoa, euskal gizartean bizikidetzaren normalizazioa eta autogobernuan sakontzeko beharra. Hiru erronka nagusi dira eta López Lehendakariaren Gobernuak eta Alderdi Popularrak ez dute konpondu nahi edo ez dakite nola egin".

Antolakuntzako gaietan, aurten hauteskundeen bezpera ere bada eta EBBren Lehendakariarekin batera, mitinean parte hartuko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru ahaldun nagusiek eta Nafarroako hauteskundeetarako Nafarroa Bairen barruan EAJren hautagai batek ere. Aurten ere, ikurrina izango da ekitaldiaren protagonista. Forondan izango diren 100.000 pertsona inguruk parte hartuko dute inoiz antolatu den Agintariena handienean, hau da, Ikurrina omentzeko dantzarik handiena, 100 dantzarik 20 metro koadroko ikurrinak dantzatuko dituzte. Alderdikide eta lagunek ere eramango dute ikurrina eskuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario