10 septiembre 2010

EAJ-PNVren Hezkuntza eta Euskara Programa 2010-2011.

Gaur, Euzko Alderdi Jeltzaleak pertsonekiko konpromisoa berriztatu nahi du: bizi dugun krisiari aurre egiteko, ongi izatea gehitzeko eta lana sortzeko estrategia orokorrean, ondo prestatuta eta munduari begira dauden pertsonak behar ditugu.

Horregatik, apustu egiten dugu inguru eleaniztun orokor batetik, euskal kulturaren sen berri eta indarberrituaren alde, Euskadik propio duen hizkuntza, euskara, ardatza delarik. Apustu egin ere, nortasunak eman diezazkigun baloreak, elkarbizitza, giza eskubideekiko errespetua, ezberdintasuna, berrikuntza, elkartasuna, norberaren eta gizataldearen erantzukizuna eta kooperazioaren alde.

Modu berean eraiki nahi dugu goi mailako hezkuntza sistema, etengabe egokitu eta ebaluatuko dena eta munduan zehar ezagutzera emango gaituena. Eta jarrera honen adibide, EAJk joan den 2009-2010eko ikasturtean egindako lan saiatua eta eraginkorra.

Horregatik guztiagatik, aprobetxatu nahi izan dugu kurtso hasiera hau, lehenengo eta behin, hezkuntza eta euskararen arlo garrantzitsuenetan geure hausnarketa eta lanean bidelagun izan dugun eta izan zaitugun guztioi, geure esker ona adierazteko. Gaur etortzerik izan ez dutenei eta gurekin hemen zaudetenoi, eskaini dizkiguzuen ezagutza, lana eta laguntzagatik beraz, eskerrik asko.

Jakitun gara, hezkuntza arlotik sortzen diren gai guztiek, batik bat daukaten egunerokotasuna eta pizten duten arduragatik, azterketa eta hausnarketa lana eskatzen dutela, eta horregatik, aurrea hartu eta gure lana bide horretatik zuzendu nahi izan dugu.

Gure lehenengo hiru jardunaldiak, “Eskola 2.0”, Eleaniztasuna” eta “Ikasleen guraso Elkarteei” zuzendutakoak, erabat arrakastatsuak izan dira. Hemen, Sabin Etxean eta areto honetan, 300dik gora hezkuntza eragile bildu genituen, euren aholku eta eskarmentua eskaini zigutelarik, eta beste hainbat egon ziren gurekin internet bidez.

Bertan azaldutako ponentziak zein parte hartze guztiak eskura dauzkazue http://www.livestream.com/eajpnv helbidean.

Ekimenek, hainbat arlo, erakunde eta batez ere pertsonei ahotsa ematen jarraitzea, iritziak partekatzea eta gizartearen eskakizun eta betebehar hortzetik hortzera ezagutzea dute helburu.

Horregatik, zabaldutako bideari ekin eta gure herriaren egunerokoak eta etorkizunak arduratzen gaituenez gero, Hezkuntzaren alde egiten jarraituko dugu. Eta ildo horretatik prestatu ditugu datorren 2010-2011 ikasturterako gure jardunetarako aurreikusten ditugun lan esparruak:

1) Eskola umeen guraso elkarteak, zeinekin seme-alaben hezkuntza sistema hobetzeko euren lehentasunak eta klabeak tratatuko ditugun.

2) Irakaslegoa eta goi mailako hezkuntza bateranzko bideak.

3) Lan mundurako ibilbideak ere lekua hartuko du. Honetan, Lanbide Heziketa eta Unibertsitatearen arteko permeabilitateak eskaintzen dituen aukerak jorratzearekin batera, zenbait aditu eta eragileren proposamenak aztertuko ditugu.

4) Unibertsitatea, prozesu berriaren erronkak eta berrikuntzaren garrantzia irakasle zein ikasleen ikuspegietatik.

5) Eta “Euskara 21” gidatzat hartuz, euskara komunikazio orotariko eremutan, ezinbesteko tresna bihurtu nahi dugu. Herritarren hizkuntza eskubideak babestu behar dituzten Herri erakundeen arduradun eta teknikoen proposamenak ebaluatu ondoren, orain artean martxan jarritako planak zein gizarte elebidunaren aldeko ahaleginak, etengabe berrikusi eta egokitzen saiatuko gara.

6) Lortu nahi dugun gizarte elebidunaren aldeko planak, etengabe berrikusi eta egokitu, hiritar hizkuntza eskubideen zaindari diren Erakundeen proposamenen ebaluazioa bultzatuz.

Eta kurtso honi hasiera emateko, irailean, Guraso Elkarteei zuzendutako ikasmaterialaren inguruko jardunaldia izango dugu. Liburuak (eskuratzeko aukera guztiak), euskarri informatikoak eta Curriculuma betetzeko ezinbestekoak direnak.

Eta honen atzetik, Lanbide Heziketa, Udaletako hizkuntza politika, Unibertsitatea, Eskola-orduz kanpokoak, Irakaslegoa, Berrikuntza pedagogikoa eta Helduen euskalduntze prozesua (elebitasun pasiboa) etorriko dira. Halere, gure eguneko jardunean, aipatutakoaz gain, unean-unean sor daitezkeen hezkuntza eta hizkuntzaren inguruko edozein gaik ere gure arreta osoa izango du.

Jardunaldiek, esan bezala, eremua irekia izaten jarraituko dute, eta horretarako, hainbat pertsonaren lankidetza irmoa daukagun arren, nahi duen guztia ere gonbidatuta dago parte hartzera.

Has gaitezen ba! Gure etxeko ateak zabalik daude, zabalik hausnarketarako, zabalik azterketarako eta zabalik eztabaidarako, horrek guztiak, seguru gaude, gizarte bidezkoago eta malguago bat eraikitzen lagunduko baikaitu.

Berriro ere, ondotik zein hurbiletik, gurekin batera bidea zabaldu eta aurrera egiten lagundu gaituzun guztioi, eskerrik asko. Eta hezkuntza eta euskararen aldeko lanean dabiltzan guztiei, geure begirune eta lankidetza eskaini nahi diegu, denon artean hezkuntza anitz eta euskalduna gauza dezagun.

Eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario