11 julio 2010



"Gu, euskaldunok ere, nazio bat osatzen dugu eta erabakitzeko eskubidea dugu"

Catalunyako hiritarrek onartutako Estatut-a murrizten duen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren kontra antolatu den manifestaldian izan da gaur arratsaldean EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkullu. Bertan azaldu duenez, "gaur hona etorri gara gure Catalunyarekiko solidaritatea adierazten. Beraien errealitate nazionalarekiko errespetuaren aldeko borroka eta autogobernuaren aldeko borroka Euzkadiren arazoa ere badelako. Nazio Bat Gara. Gu, euskaldunok ere, nazio bat osatzen dugu eta erabakitzeko eskubidea dugu".

"Ezin dezake epai batek horrela zokoratu Catalunyako herriak erreferendumaren bitartez hartu duen erabakia. Catalunyako herritarren erabakia ezin daiteke horrela alboratu. Auzitegi Gorenak ez luke horrelakorik egin behar" gaineratu du.

Urkulluren ustez, "Espainiar gobernuak horrela ikusi arazi nahi baldin badigu ere, hau ez da gutxieneko epai bat. Gure ustez Auzitegi Gorenaren epaiak Estatut-aren barne dauden osagai garrantzitsuenak moztu egin ditu. Osagai sinbolikoekin, zein autogobernuarekin, zein Estatuko organoekin, zein eskuduntzekin, inbertsioekin, etb. zerikusia duten arau garrantzitsuenak suntsitu egin ditu".

Bukatzeko azpimarratu du baita "epai honek konstituzio ereduaren krisia islatzen du. Guk horretan esperientzia dugu jada, izan ere, Gernikako Estatutua bete gabe dago oraindik eta Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskal Estatutuaren Erreforma egitasmoa ere Gorte Orokorretan erabateko danbatekoa jaso baitzuen".

Ekitaldiaren argazkiak

Euskerazko adierazpenak

No hay comentarios:

Publicar un comentario