12 enero 2010

Lopezek argi eta garbi azaldu behar du zeintzuk diren jarduteko dituen aukerak.

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren burua prest agertu da Patxi Lopez lehendakariarekin "behar besteko harremanak eta bilerak izateko "zerbait produktiboa lortzeko bada". Dena den, Urkulluk argitu duenez "Lopezek argi eta garbi esan behar du zeintzuk diren PP alderdiarekin duen akordioak ahalbidetzen dizkion aukerak.

EAJ-PNVren buruak hitz hauekin erantzun die atzokoan Lehendakariak eginiko adierazpenei. Lopezek atzo baieztatu zuen epe laburrean EAJ-PNVren EBBren lehendakariari deituko diola talde jeltzalearekin topaketak eta bilerak antolatzeko eta "harreman onak" berrezartze aldera. Gaineratu duenez, hauek ez dute eraginik izango gaur egun PP alderdiarekin dituen harremanetan.

Urkulluk Radio Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan baieztatu duenez "24 ordu igaro dira Lehendakariak laster deituko zidaka esan duenetik, eta oraindik nago dei horren zain". "Benetan harritzekoa da publikoki entzun behar izatea Lehendakariak EAJren Euzkadi Buru Batzarraren buruari deituko diola".

Zentzu honetan azpimarratu du berak bilera bakarra izan duela Lopezekin, eta hau ekainean izan zela. "Eta ez da izan EAJ-PNVren EBBren lehendakariak behar besteko bilerak izateko prest ez dagoelako. Beti egon naiz prest eta oraindik ere hala nago. Bilera bakarra izan dugu, eta EBBren presidente hau izan zen Lopez Lehendakariari 10 jarduera ildoak eta une hartan ere gertatzen zenaren gaineko 10 kezka aurkeztu zizkiona" azpimarratu du Urkulluk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario