19 noviembre 2009

Arazoa zabalik dago oraindik ere, konponbidea mahaigaineratu gabe dago.

Jose Ramon Beloki Euzko Abertzaleak taldean Defentsa gaietarako bozeramaileak gaur goizean bertan salatu duenez "Bermeon helbideratuta dagoen beste atunontzi izoztaile bat piraten erasopean egon da Indiako itsasoan. "Oraindik ere, 2006 urtean izan genuen arazo bera dugu; arazoa zabalik dago eta konponbidea mahaigaineratu gabe dago" gaineratu du Belokik.

Kongresu aurrean egin duen hitz egitean, Jose Ramon Belokik 2006 urtea aipatu du, data horretan Euzko Abertzalea taldea hasi baitzen Indiko itsasoan jardunean ari diren atunontzi izoztaileak behar besteko segurtasunik gabe ari direla salatzen. "Oraindik ere gauza bera esaten eta eskatzen dugu: arazo bat dugu eta arrantzaleei bermea eman nahi diegu Indiako itsasoan arrantzan segurtasun osoz jarduteko aukera izan dezaten".

Diputatu jeltzaleak berretsi egin du "Euzko Abertzaleak taldeak helburu hau erdiesteko duen konpromisoa"; halaber, iragarri duenez" inork ez gaitu bidetik aldenduko eta helmugan jarri dugun iparra burutik kenduko". Helburu horrekin, PPk aurkeztutako mozioaren aldeko botoa emango dutela iragarri du Talde Popularrak berak ere Euzko Abertzaleak marina infantean itsasontzietan ontziratzeko aurkeztu duen zuzenketa onartu ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario