24 septiembre 2009

Baieztatu da Alderdi Sozialistak murriztu egingo duela enplegu politika aktiboen eskumenaren edukia

Ricardo Gatzagaetxebarria EAJ-PNVren eusko legebiltzarkideak esan duenez tamalez baieztatu da "Alderdi Sozialistak enplegu politika aktiboen transferentzia ez duela egingo Gernikako Estatutuak ezartzen dituen baldintzetan". Gaineratu duenez "EAJrentzat gai hau oso kezkagarria da, kaltegarria izango delako enpresa, langile, eta orokorrean hiritarrentzat".

Enplegu politika aktiboen transferentziari dagokionez, Gobernuari gogoratu dio Gernikako Estatutuak ezartzen duena, hau da, Euskadik eskumena duela lanaren inguruko legeria egikaritzeko esparruan; besteak beste, langile guztien prestakuntza eta osoko kalifikazioa eta enplegu egitasmoen kudeatzea sartzen dira arlo honetan.

Testuinguru honetan, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez "Beste behin ere, Alderdi Sozialista eta Patxi Lopezen Gobernuak matxuratutako eta baliogabetutako transferentzia saldu nahi digute, guztiz murriztuta dago enplegu politika propioak diseinatzeko orduan".