16 julio 2009


EAJ-PNVk euskara aldarrikatu eta Honduraseko kolpea gaitzetsi du Europar legegintzaldiaren hasieran


"Zorionak, presidente jauna zure hautaketagatik eta arratsalde on legebiltzarkide guztioi eta gu ikustera etorri diren guztiei. Euskara erabiltzen ari naiz, oraindik Europar Legebiltzarrean ez-ofiziala den hizkuntza" aldarri honekin hasi du Izaskun Bilbao Barandicak Europar Legebiltzarrean egin duen lehen hitz egitea. Estrasburgoko tribunan hitz egiteko izan dituen lehen bi minutuez baliatu da Honduras herrian Zelaia presidentea kargutik kentzeko izan den estatu kolpea gaitzesteko. Oscar Ariasen bitartekaritza lana babestea, Honduraseko agintaria berehala bere karguan jartzea, urtea amaitu baino lehenago hauteskunde askeak ospatzearen aldeko aldarria eta gatazka konpontzeko erabili beharreko elkarrizketa izan dira euro-legebiltzarkidearen hitz egitearen gakoak.


Bere agerraldiaren hasieran, Izaskun Bilbaok euskara Europar Legebiltzarreko hizkuntza ofiziala izatea desiratu du "nire ama hizkuntzan ere hitz egiteko aukera izan dezagun, Euskadiren hizkuntzan, Euskaraz", EAJ-PNV integratu den Liberal eta Demokraten ALDE Aliantzaren izenean esan du Hondurasen gertatutakoa "Estatu Kolpea" izan dela; eta bere gogoa adierazi du " europar instituzioak beharrezko diplomazia lanean murgil daitezen Honduras herrialdeko hiritar guztien eskubide eta askatasunekiko errespetua bermatze aldera". Bilbaok azpimarratu duenez, elkarrizketa ezinbestekoa da gatazka hau konpontzeko eta garrantzizkotzat jo ditu Oscar Ariasek egindako lana eta Amerikako Estatuen Erakundearen (AEE) esku hartzea.