14 junio 2009

Lópezek bai eman dio bira herrialde honi baina txarrerako.

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk adierazi duenez, "Patxi Lopezen gobernuak herrialde honi bira eman dio baina txarrerako bira eman dio soilik". Gaineratu duenez, "Arabako Aldundiarekin zer gertatuko den ezkutatuz, arabar erakundearen egonkortasuna galdu arazi du".

Arabar erakundearen zentsura mozioaren erabilera okerra egiten ari dela ere gaineratu du buruzagi abertzaleak eta azpimarratu duenez, "Lopezek gatazka politikorik ez dagoela esatea gaitzesgarria da, izan ere, hori horrela izango balitz, orduan, zeri buruz hitz egiten dute PSEk eta Batasunak?".

Euzko Alderdi Jeltzalearen buruzagiak horrela erantzun die Patxi Lopezen azken adierazpenei, hau da, gobernu berriak herrialdeari bira eman diola esaten duten adierazpenei. Urkulluren ustez, "bai egia da Lopezen gobernuak herrialde honi bira eman diola baina txarrera bira eman dio" azaldu du.