15 diciembre 2011

EAJren BOST DIPUTATUEK BEREN ESERLEKUEN JABE EGIN DIRA ETA  KARGUA “LEGE MANAMENDUZ”  AGINDU DUTE

Kongresuko Mahai berrian, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldea X. Legegintzaldirako eratu izanaren berri emateko idazkia  aurkeztu dute.

Emilio Olabarria, Arantxa Tapia,Pedro Azpiazu, Aitor Esteban eta Josu Erkoreka Euzko Abertzaleak taldeko bost diputatuak beren eserlekuen jabe egin dira eta kargua “lege manamenduz” agindu dute. Euzko Abertzaleak taldeko Diputatuek aurreko hainbat alditan erabili izan duten formula bera erabili dute. 

Behe Ganbera berria eratzeko bilkura amaitutakoan, Emilio Olabarria, Arantxa Tapia,Pedro Azpiazu, Aitor Esteban eta Josu Erkorekak Kongresuko Mahai berrian idazkia aurkeztu dute, gaurko  honetan hasten den X. Legegintzaldi honetarako eratu den EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen eraketaren eta osaketaren berri emateko.

Hemiziklora sartzerako orduan, Josu Erkoreka Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak “bikain” jo du “azken urteotan” Jesús Posada Diputatuen Kongresuko Presidente berriarekin izan duen harreman pertsonala eta bere jardun berrian “zorte ona” eta “asmatzen jakitea” opatu dio.
Zehatzago, Josu Erkorekak azaldu du Jesús Posada “gizon irekia dela, irizpide bigunekoa eta aurkari politikoa ulertzeko jarrerarekin”. Gogoratu duenez ezagutu egin zuen “bera Administrazio Publikoetako Ministroa zela eta ni Kongresuan Batzorde honetako bozeramaile nintzelarik”; beraz “harreman pertsonal bikaina landu genuen”
.
AMAIURREKIN BILERA

Era berean, gaur goizean Amaiur taldeko kideekin izan den bileraz galdetu diotenean, Josu Erkorekak berretsi du “hautestontzietan adierazi den aniztasuna Behe Ganberan islatuta geratzearen alde dugun jarrera”; “albiste on” jo du “arauzko zailtasunetatik harago, legebiltzar taldea (ikusi den moduan) eratzea baimendu izana”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario