16 mayo 2011

Iñigo Urkullu Gernikan.

Gernikako Arbola Euskadiren sinboloa da.
Gure iraganaren,orainaren eta baita gure etorkizunaren sinboloa ere.
1937an Gernika bonbardatua izan zen, baina bonbek ezin izan zuten bakearen, hitzaren eta euskal demokraziaren arbola hondatu, ezin izan zuten askatasunaren arbola suntsitu.

Gaur, 74 urte baino gehiago igaro ostean, eta aldi berrirako itxaropena gorderik, Euskadirentzako aldi berria eskatzen dugu, bonbarik gabea eta bakean.

ETAri behin betiko desagertzea eskatzen diogu, eta ezertara eramaten ez duen bortxakeriari behin betiko uko egitea. Bortxakeriak heriotza, gorrotoa eta suntsipena baino ez dakarrelako.

Bakean biziko garen etorkizun berria aldarrikatzen dugu, Giza Eskubideak beste gauzen gainetik egongo diren, eta elkarrizketa eta hitza nagusituko diren etorkizuna.

Euskaldun guztiok demokrazian erabakiko dugun etorkizuna. Terrorearen xantaiarik gabe eta inoren inposaketarik gabe.
Gaurko honetan, Euskadirako hasiera berria aldarrikatzen eta hitzartzen dugu.

Arbola honen sustraietan daude Euskal Herriaren Eskubide Historikoak.
Parte hartze eta demokraziaren, Euskal Foruaren hazia bizirik mantentzen dute.
Hementxe bildu gara Herri gisa dagozkigun Eskubide Historikoak aldarrikatzen jarraitzeko . Eta, hurrengo belaunaldiei begira, beren eguneratzea eta zabalkundea hitzartzeko.
Hemen dago Euskadiren etorkizunerako “ konponbidearen sustraia”

Eusko Legebiltzarrean islatuta dagoen moduan, Arbola honen enbor eta adarrek euskal autogobernuaren erakundeak, gure Herriaren aurrerapen eta garapena irudikatzen dute.

Hemen bildu gara Euskadiren eraikuntza instituzionala defendatzeko, emandako hitza betetzeko eskubidearen betepena aldarrikatzeko.
Duela 30 urte baino gehiago, euskal hiritarrek hementxe bertan izenpetu genuen Estatutua bozkatu eta onartu zuten. Estatutu hori urratua eta baldintzatua izan da Euskal Herriaren gehiengoak onartu zuenarekiko begirunerik izan ez duen administrazioaren aldetik.
Estatutuaren betepenarekiko hitzarmena dugu eta lortu egingo dugu.
Baina, gehiago nahi dugu, gauza horiek guztiak izanda ere, arbolaren izerdia enbor eta adarretan bizi delako eta aurrera egiten duelako.

Arbola honen hosto eta haizea dira,Euskadirentzako aldi berria.
Urrunago eramango gaituen aldia. Gernika hazi egin da eta hazten jarraitzeko “ marko berria” ahalbidetu behar dugu.

Hemen batu gara, Euskadiren errealitate nazional eta soziala aldarrikatzeko. Europar nazioa gara, Kroazia,Valonia, Letonia, Catalunya eta Eskozia diren moduan.

Euskal aberriarekiko konpromisoa dugu.
Denon artean eta denontzat egunetik egunerako jardunean eraiki behar dugun aberria. Hauxe da aberrigintza eta gizartegintza.
Bere nortasun eta izate propioa aldarrikatzen duen euskal aberria. Bere aniztasuna, bere izate nazio anitza eta ele anitza behingoz onartu beharko duen Estatuari errespetua aldarrikatzen diona.

Aldi berrirako atarian aurkitzen gara.
Eta hemen, Gernikako Arbolaren azpian, Euzko Alderdi Jeltzaleak lau itun publiko hitzartu nahi ditu euskal gizartearen aurrean.
EAJ-PNVren kargu publiko guztiek hartzen dituzten konpromisoak, eta gainerako alderdi politikoei eskaini nahi dizkiegunak.

Lehenengo. Bakearekiko konpromisoa.
Gaur egun, hainbat arazoren ostean, osoko parte hartze politikorako aukera bizi dugu.
Orain , beharrezkoa da alderdi guztiek bakearekiko osoko konpromisoa hartzea.
Konpromiso argia eta atzera bueltarik gabea.
ETAri bortxakeria eta terrorismoa behingoz eta behin betiko uztea eskatzea.
Gizarte honek ez du aitzakia gehiagorik onartuko. Ez du iruzurrik eta atzera egiterik onartuko. Nahaspila bakarra ere. Behin betiko amaier, bortxakeria eta terrorea izan diren berrogeita hamar urteko aldiari. Bakea ez da negoziatzen. Bakea ez da hauteskundeetarako agindu bat. Gizarte honek duen bake gosea ezin da gehiago asmo maltzurretarako erabili. Bakea ezin da hauteskundeetarako amua izan. Bakearekin ezin da espekulatu. Bakea, konpromisoa da. Eta kitto!!.

Bigarrenik. Aniztasunarekiko konpromisoa.
Konpromiso argia bloke eta mutur itxiak bertan behera uzteko.
Bizikidetzaren normalizaziorako prozesuari, denen artean ekin behar diogu.
Euskadiren trantsizio berria denen artean egin behar dugu, blokerik eta blokeorik gabe.
Behin betiko amaiera, euskal hiritar guztien borondate askea baldintzatu nahi izateari eta ez errespetatzeari. Akabo behingoz trintxera guztiak.

Hirugarrenik. Aberrigintzarekiko konpromisoa.
Bide bat egin dugu, baina asko dugu oraindik egiteko.
Euskadiren autogobernu eta instituzionalizatze prozesua eraginkorra izan da. Gizarte honen identifikazioa, modernizazioa eta gure herri honen aurrerapena ahalbidetu ditu.
Ez da gelditu behar. Hazkundea ahalbidetu beharra dugu, autogobernuaren eta euskal instituzioen aurrerakada bultzatu beharra dugu.

Laugarren. Gizarte kohesioarekiko eta enpleguarekiko konpromisoa.
Gizartean dagoen larrialdi handia da. Erakunde guztien artean biziberritze ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzeko itun handia lideratzeko konpromisoa hartu dugu.
Ezbai politiko guztien artean, talde kezka bat partekatzen dugu. Gaur egun, langabezian dauden 153.115 pertsonen eta beren familien larritasuna bizi dugu.
Premia osoz erantzuteko konpromisoa hartu dugu.

Bakea, Aniztasuna, Euskal Aberria eta Enplegua, eta Gizarte Kohesioa. Hauxe da gaurko honetan, Gernikan, Euzko Alderdi Jeltzalearen alderdikide guztiok hartzen dugun konpromisoa. Maiatzaren 23tik bertatik, erakunde guztietan landuko ditugun konpromisoak.

Hauek dira beraz gure konpromisoak.
Euzko Alderdi Jeltzaleak aldi berri honekiko hartu dituen konpromisoak.

Denok dakigu Euskadiren historiarako une esanguratsu eta funtsezkoa bizi dugula. Alferrik galdu behar ez dugun momentua. Euskal gizarteak eskatzen digun “ bakerako urrats handia” eman behar dugu.
Euskal hiritar guztiei eskatu nahi diegu igandean parte hartzea, gurekin etor daitezela.
Ideia guztiak dira askeak eta inork ez du gurea den erabakia hartuko.
Oraina onduko dugu, gu geu izateko, Euskal Herria izan dadin bere geroa erabakiko duena.
Gure etorkizuna, gu guztion erabakiko dugu.

Beraz, botoa baino gehiago eskatzera gatoz.
Parte hartzea, hurbiltzen ari garen Euskadi berrirako konpromisoa eskatzen dugu.
Euzko Alderdi Jeltzalea babestea eskatzen dugu.
Gizartearen konfiantza eskatzen dugu, aldi berri hau erdikotasunetik lideratzerik izan dezagun.
Egunez eguneko aberrigintza eta gizartegintzarekiko konpromisotik.
Enpleguarekiko eta eguneroko beharrizanei erantzuna ematearekiko konpromisotik.
Bakean bizi den eta aniztasun eta demokrazia parte hartzailearekiko errespetua duen herriarekiko konpromisotik.
Onena emateko garaia da.
Euzko Alderdi Jeltzalearen garaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario