04 abril 2011

EBBK astelehenerako deitu ditu bere ordezkari eta bozeramaile gorenak. EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenerako deitu ditu bere ordezkari eta bozeramaile gorenak “langabeziaren inguruan ezagutu diren datu kezkagarrien aurrean proposatu beharreko ekimenak zehazte aldera”. Euskadin langabezi tasa %4,2an hazi da Espainiako %0,8ko igoeraren aurrean. Datuen arabera Euskadin Espainian baino lanpostuen galera azkarragoa ematen ari da. Estatuko langabe guztietatik %18 dira euskal hiritarrak eta EAE-Euskadiren biztanleria %6koa baino ez da. Eta alde batera utzita, Eusko jaurlaritzak datu hauek makilatzeko eta zazpi mila langabe berriak zenbatu gabe egin duen egokitzapenarekin. Egoeraren larritasunaren aurrean eta Alderdi Popularrarekiko akordioan oinarrituta dagoen Lopezen Gobernuaren aurreko jarduna kontuan hartuta, Euzko Alderdi Jeltzaleak datorren astelehenerako deituko ditu erakundeetan dituen kargu gorenak, egoera honi aurre egiteko premiazko neurriak proposatzeko eta bultzatzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario