22 junio 2010

Ortuzarren esanetan “arduragabekeria” eta “Eusko Jaurlaritzaren mendeku pertsonal eta politikoa da” Juan Cruz Nieves kargutik kendu izana.

"Arriola eta Gasco dira kanpoan izan beharko liratekeenak Bizkairako garraio inbertsioak geldiarazteko politika praktikan jarri dutelako"

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren ustetan, "arduragabekeria" eta "Eusko Jaurlaritzaren mendeku pertsonal eta politikoa" da Juan Cruz Nieves Bizkaiko Garraio Partzuergoko gerentea kargutik kanporatu izana. Ortuzarren esanetan, "Exekutiboaren ordezkariak inkisidore gisa ari dira eta ez politika publikoaren erretore gisa". Bere hitzetan, "erabaki honekin Gobernuak Bizkaiko Foru Aldundiaren, udalen eta Eusko Jaurlaritzaren artean lortutako akordioak urratzen ditu".

Ortuzarren esanetan, "Juan Cruz Nievesek zalantzarik gabeko profesionaltasuna erakutsi izan du bere kudeatze lan osoan, eta horren erakusle dira lortutako emaitzak eta inolako alderdikeriarik gabeko jardurak: bere lan ona eta bizkaitarren interesen defentsa izan da Lópezen Gobernuaren Garraio arduradunek gustuko izan ez dutena".

BBBren lehendakariak azpimarratu duenez, "ez dago arrazoi instituzionalik edo profesionalik Juan Cruz Nieves kanporatzeko. Bere izendapenaren baieztapena duela urte bete gertatu zen instituzio mailako akordio zabal baten ondorioz. Orain akordio hau erori egin da Bizkaiko garraio inbertsioak erortzen ari diren moduan: PSE alderdiak beste behin ere erakutsi du emandako hitza urratu egiten duela eta bere alderdi interesak jartzen dituela Bizkaiko interesen gainetik".

Andoni Ortuzarren esanetan, "adar jotzea" eta "iraina" da "orain Euzko Alderdi Jeltzaleak proposatutako pertsona izendatzeko prest daudela esatea"; hori bai, arduradun berriak aurretiazko baldintzak onartzen baditu eta zalantzarik gabe, Bizkaiko hiritar askoren garraioa okertuko dituztenak".

Berretsi egin denez, "Lópezen Gobernuak Bizkaiko garraioen inbertsioak geldiarazi egin ditu" eta iragarri duenenez "errealitate honen aurrean EAJ-PNV ez da isilduko". Eta banan-banan azaldu ditu gertakariak. "Errekalderako tranbia kendu zuten; Metroa Basaurira iristea atzeratu zuten, Galdakao eta Usansolorako atzerapenak; Durangon Eusko Trenen egitasmoa geldiarazi dute eta herri honetan ere trenbidea lurperatzea geldiarazi dute; Metroa Urdulizen lurreratzea ezabatu dute. Horiek dira Bizkaiko garraioak dituen benetako arazoak, eta benetako arduradunak dira Arriola Sailburua eta Gasco lehendakari ordea. Horiek dira kanporatuak izan behar direnak, Bizkaiko garraio inbertsioak geldiarazi dituztelako".

Amaitzeko, Ortuzarrek azpimarratu duenez "EAJ-PNVk publikoki onartu behar du Juan Cruz Nievesek Garraioen Partzuergoan garatu izan duen lana. Kanporatze hau politikoa da eta arrazoi politiko hutsa du, Eusko Jaurlaritzaren azken urte honetako kudeatze lan okerraren ondorioa da eta lurralderako oinarrizko inbertsioen atzerapenak eta ez betetzeak ezkutatu nahi dira eta okerragoa dena, kanporatze honekin Bizkaian inbertsioan alde batera uzteko politiken kontrako ahotsak isildu nahi ziren eta guk ez dugu hori inondik inora onartuko".

No hay comentarios:

Publicar un comentario