19 diciembre 2009

Ibarretxe lehendakaria, Gure arrantzaleak, Altuna y Uria Construcciones, Erreala, Manuel Patarroyo eta Inma Shara, 2009ko Sabino Arana saridunak.

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, "Gure arrantzaleak", Altuna y Uria Construcciones gipuzkoar enpresa, Real Sociedad futbol-elkartea, Manuel Elkin Patarroyo doktorea eta malariaren kontrako txertoaren sortzailea, eta Inma Shara orkestra-zuzendaria izango dira 2009ko Sabino Arana Sariak jasoko dituztenak. Sariak emateko ekitaldia datorren urtarrilaren 31n egingo da, eguerdiko 12:00etan, Bilboko Arriaga antzokian.

Oraingo honekin dagoeneko XXI. aldia betetzekotan diren Sabino Arana Fundazioaren aipatu sariak urtero ematen dira, euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko. Sari horien bidez Fundazioak, gizartearen alde lan egiteko gaitasunagatik eta gizartea zerbitzatzeko bokazioagatik nabarmendu diren pertsonak, instituzioak nahiz gizaldeak goresten ditu.

Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak eta erakunde bereko zuzendari Irune Zuluagak aurkeztu dituzte 2009ko sarituak.

Segitzeko.... http://www.sabinoarana.org:80/antbuspre.asp?Cod=4461&Nombre=4461&prt=1

No hay comentarios:

Publicar un comentario