14 octubre 2009

Kontzertu Ekonomikoa: izate, eskubide eta lehen, orain eta gerorako formula da.

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak gaur goizean Europa Pressek antolatu ohi duen Informazio Gosarian adierazi duenez "Kontzertu Ekonomikoa izate, eskubide eta lehen, orain eta gerorako formula da". Urkulluk gaineratu duenez, "Kontzertu Ekonomikoaren blindajea" izenarekin ezagutzen duguna guztiz zilegia da "Blindatzen ez bada, ez delako Kontzertua".

Lehendakari jeltzalearen esanetan "Kontzertu Ekonomikoa formula arrakastatsua da". Eta ez da soilik pribilejioa izateagatik. Eskubide eta izate historikoa da, ez da matematika formula perfektua, etengabeko akordioa behar duelako. Nork bere ardurak hartzea da, hauekin datozen arriskuak onartuta. Baldintza horiekin guztiekin, funtzionatu egiten du".

Urkulluk gaineratu duenez "Kontzertua eredu bat da. Historia eguneratzen du. Bakantasuna errespetatzen du. Funtzionatzen du aldebikotasunetik abiatuta. Eta, bizikidetzan emandako garapena bermatzen du. Guk eredua proposatzen dugu. Euskadik behar du eta Espainiak ere bai".