15 octubre 2009

Atxiloketek galderak egitera eramaten gaituzte.

Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak aditzera eman duenez Batasunaren zuzendaritza berriaren kontra martxan jarri den polizi lanak zentzu gabeko balorazioak baino, galderak eragiten ditu. Urkulluk nahiko luke "kalkulu politikorik " ez egotea. "Eragin den anabasak kezkatu egiten nau, honen guztiaren atzean kalkulu politikoa egon daitekeelako" esan du Radio Popular irratiari eskainitako elkarrizketan.

Urkulluk azpimarratu duenez "Baltasar Garzon ezagutzen dugularik, espero dezagun instrukzioa zuzena izatea eta ez dadila akatsez betea izan, jardun hau ez dadila itxurakeria izan edo epaileak edo bestelako batek dituen arrazoiak eraginda". Bere hitzetan "espero dezagun honen guztiaren atzean kalkulu politikorik ez izatea". "Bitxia da atxiloketa pertsona batzuk bildu izanagatik izatea, pertsona horiek libreki elkartzeko eta biltzeko eskubidea dutelako".

Bilerak "ETAri zuzendutako estrategiari begira antolatuak direla "egiaztatuta badago, egiaztapen hori ere beharrezkoa da. "Horrek guztiak eramaten gaitu egoeraren gainean ezer ez jakitera, hau da, ezker abertzalea den euskal gizartearen zatian bizi den izar-laino horren inguruko inkognitara".