25 junio 2009


Belokik Chacón-i azalpenak eskatuko dizkio Gorbeako Gurutzea espainiar banderarekin agertzen diren irudiengatik
Zenbait komunikabideetan argitaratu diten irudien aurrean, hots, Gorbeako Gurutzean espainiar militarrek jarritako espainiar banderaren argazkien aurrean, Jose Ramon Beloki diputatuak Defentsa Ministra den Carma Chacón-i azalpenak eskatzea erabaki du.

Sesio garai arrunta bukatzear dago, beraz, irailera arte ezin izango da Defentsa Komisioaren deialdi arrunta egin, hortaz, Euskal Taldearen diputatu den Jose Ramon Belokik Defentsa Ministra den Carma Chacon-i idatzizko hiru galdera bidaltzea erabaki du. Chacón-en erantzunak behar bestekoak edo nahikoak ez direla iruditu ezkero Komisioan agerraldia eskatu ahal izango lukeelarik.
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldea arduratuta azaldu da espainiar militarrek burutu izan dituzten ekintza hauek guztiengatik. Ariketa hauek guztien detaileak ezagutu nahi dituztela ere azpimarratu dute.